XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ez zarie lotsatu be egiten horrelako etxe ederrak jausten izteaz, hain leku zoragarrian?

Eta gu kalezuloan sartuta, katu batek beharko leuken lekuan andragizonak eta hiru ume, kabidu ezinik.

Ez dago horretarako eskubiderik!

Saldu eidazu etxe izandako horma moltzo hori, asteburuetan etorteko, etxe dotore bat berton egin daidan.

Hemen bakarrik egotea baino hoba dozu ta, zatoz zu be gugaz bizi izatera.

Umeak zaintzeko neska bat behar dogu eta zu egokia zarala esango neuke.

Zelan daukazu izena?

- Haizea.

- Bai izen polita!

Zure aurretik ez deutsat inori entzun.

- Badakit, neba maitea.

Banekian etorriko zinana be, beti alkarregaz egoteko.

Baina, ez neban uste, arimabakoen herrian astegunetan zure umeak zaindu ondoren, zapatu ta domekero, ehiztarien tiro hotsak entzunaz eta hegazkinen burrundadapean, pozez beterik, gure bion gurasoen hilobietan eta geuretzako bakotxak egindakoetan be krabelinak eta tulipanak ereingo genduzanik.

Ni etorri nintzan egunean bota zendun gaztainondoaren enbor barruan, nire umeentzako egin ez zenduzan sehaska ta ohetxoak, usteldu egin dira honezkero.

Nik izena baino ez neban aurkitu!